XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gainera... atzizkiak (sufijoak) ikututzen ez ditugularik... jakin-te, -tza, -turi, -nduri, oroi-men, -pen t.a..

(Iztegiaren gai oni jarrai zitzaion, bai elkarren arteko izketan, baita ere euskaltzainak (berak bakarrik) egin zuten billeran; auek, erabaki bezala, ontara etorri ziran: alegia, Santamaria jaunak bere lagun-taldeakin jarrai zezala batasunerako iztegi-lanean eta Mitxelena jaunak lan orren zuzendaritza ar zezala azken bukaera on bat lehenbaitlehen emanaz, Euskera errebistan ager ahal izateko).

MITXELENA-RENA

LEC.: Asi gaitezen bada; ea Mitxelena jauna!.

MITX.: Nundik asi? alferrik litzake noski egindako papera irakurtzea... danon eskuetan da.

Eztabaidarako zer onena?.

Ezertan asi baino lehen, euskera-batasunaren gaia, euskera-idatziarena da.

Alegia, literatura ederrean, poesian t.a. ez, baizik idatzian, ikastoletan t.a..

Orregatik, axaleko gauzak garrantzi aundikoak.

Ni ez naiz ari eginkizun ontan, gustokoa dudalako... neretzat Errenderikoa errexena ta ederrena, baizik eginbeharra ikusten dudalako.

Erabakiak, baldin artzen baditugu, ezer ez lirake... indarrik ez badago atzetik.

Ni ez nintzan sartuko auzi ontan baldin ikusi ez banu indar berri bat, ez dakit zenbateñokoa, ba dala.

Beste kontua: erabakiak lan aundia ekarriko digute nahitanahiez... erabakitakoak nola egin behar diran erakusteko... alegia... esaten badegu itzak ala edo ola beharko luteke... gero itz oiek emango dizkigun iztegi bat behar degu.

Lojendio jaunak aitatu du: arriskua izan litekeala... edo kaltegarriak izan litezkeala batasunerako erabakiak.

Baino bestela, gutxitzen gutxitzen goaz.

Operazioa nahitanahiez.

Gero, erabakiak... ez du esan nai behin betirako izango diranik... baizik gero ere aztertuko dira eta, agian, emendik urte batzutara Euskaltzaindiak beste erabaki batzuk artuko ditu.

Ortografia: Zein letra erabili? ikus paperean.

Auetaz gainera... izen arrotzak t.a. ez degu aterik itxitzen.

- F zearo ontzat artzekoa da.

Letra au baztartzea eta galtzea... gipuzkoarrok egiña da.

Adibidez: fede, alfer, afari t.a..

- Bi letra berdin: rr, ll t.a..

Lehen, r tontorduna zuan erabakia Euskaltzaindiak; geroago (1953), Euskaltzaindiak rr onartu zuan.

Orain ontan gaude.

Gauzak dauden bezela uztea... onena.

- N sudurotsadun letren aurretik... ez dut ikusten arrazoirik aldatzeko.

- R konsonante aurretik idaztekoan r bat.

Alaberean itzbukaerako... adibidez Agur, olako itzak gutxi dira... 10 edo 12, nahiz ta istillu batzuk sortu, ez du tontorrik erabiltzea merezi.

Ar-eman, berexita... ez areman.

Izpide jatorragoa izbide baino.

Gure artean etimoloji-zaletasunak kezkatzen gaitu.

Obe degu olakoetan... erriaren ekarriari segi: Aizkorri, Aitzgorri baino.

Guk, Bizkai ta Gipuzkoakoak... batzutan x (xuxen xamur) beste askotan tx (txori, tximist)... beste euskalkitakoak x bai batzutan bai besteetan.

Batera nola jo? aitatu beharreko auzia.

Nolabait egin beharra.